BIDERAPENAK KURIAKO PERTSONENTZAT

Egoitza osasungarria

Barrualdeetan maskara erabiltea dala-eta arau barriak atara ondoren[1] eta Laneko Arriskuen Prebentzinorako Zerbituak emondako biderapenak eta Osalanek argitaratutako erizpideak[2] , kontuan hartuta, ondorengo biderapenak kontuan hartu behar dabezala jakinarazoten jake Kuriako egoitzetan jarduten daben pertsona guztiei, kontratatu zein boluntarioei:
  1. Batzar eta jarduera guztietan, korridoreetan, guztientzako lekuetan eta bulegoetan, lagun bat baino gehiago dagoanean eta lagunarteko tartea gorde ezin danean, maskara jarrita eukitea gomendatzen da
  2. Guztientzako lekuetako ekipamenduak (kafe- eta ur-makina, hozkailua, mikrouhin-labea, igogailuaren botoiak, etengailuak, urrutiko aginteak, ordenagailuak, e.a.) erabili aurretik eta ostetik, eskuak garbitu egingo dira aurrerantzean be.
  3. Lokalak maiz aireztatu behar dira, batez be guztientzako batzar-gelak eta batek baino gehiago darabilzan bulegoak.
  4. COVID-19az kutsatzeko arriskua dala-eta, pertsona ahulenak babestu ahal izateko, maskara erabili beti 1,5 metroko tarterik ez dagoanean eta kontaktua luzatzen danean.
  5. COVID-19aren aurrean Zaintza eta Kontrolerako Jardunbideari eutsi egingo jako, pandemiaren aldirik gogorrenaren ostean (osasun-sailak argitaratuta 2022ko martxoaren 23ko berrikustean):
  • Sintoma arinak izanda, proba diagnostikoa egiteko eskatzen diran erizpideak beteten ez dabezan pertsonek kontu handiz jokatuko dabe eta halik eta hartu-emon gitxien izango dabe jenteagaz. Ez dabe inoiz maskara kenduko eta sintoman hasi eta hurrengo 10 egunez eskuen garbiketa egokiari eutsiko deutse.
  • Sintomak dabezan kontratatutako beharginek zein boluntarioek ez dabe hartu-emonik izango pertsona ahulakaz eta ez dabe ekitaldi jentetsuetan parte hartuko. Ahal dan guztietan, eta sintomatologia dala-eta, lanerako aldi baterako ezintasuna ez badagokio, telelana gomendatzen da.
————————————————————

[1]Apirilaren 19ko Errege Agindua: https://www.boe.es/boe/dias/2022/04/20/pdfs/BOE-A-2022-6449.pdf
[2]https://www.osalan.euskadi.eus/coronavirus/-/covid19-preguntas/#tab7407