Nueva disposición anticovid-19

Indarrean diran jarraibideak eleizbarrutiko parrokietan eta erakundeetan eleizkizunak eta pastoral jarduerak garatzeari begira

Oharra – Laburpena

Barrualdeetan maskara erabiltea dala-eta arau barriak atara ondoren, gure kultu-etxeen eta bertara joaten diranen ezaugarriak kontuan hartuta, ospakizunetan maskara jarrita eukitea gomendatzen dogu eta berba egiteko eta jaunartzeko kentzea bakarrik. Era berean, indarrean jarraituko leukie eskuak garbitzeari eta lekuak aireztatzeari buruzko arauek.

Parrokietako lokaletan egin daitezan batzar eta jardueren kasuan, maskara erabiltea komeni da lekuak etenbarik aireztatu ezin daitekezanean eta lagunarteko tartea gorde ezin danean. Dana dala, kasu guztietan, zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatuko da pertsona ahulenakaz.

Derrigorrezkoak baino zorrotzagoak diran prebentzino-neurriak hartzea erabagitzen daben norbanako eta taldeak errespetatu egingo dira.

Biderapenak

 

COVID-19ak eragindako osasun-krisialdian maskaren erabileraren derrigortasuna aldatu egiten dauan apirilaren 19ko 286/2022 Errege Agindua argitaratu ondoren, jarraian aitatuko diran biderapen eta aholkuak kontuan hartuko dira Bilboko Eleizbarrutian garatu daitezan jardueretan:

1.- Kultu-etxeetan

  • Ospatu daitezan eleizkizun guzietan (mezak, hiletak, ezkontzak, bateoak, jaunartzeak, sendotzak) tenplu bakotxerako zehaztutako aforoaren %100 errespetatuko da.
  • Eleiza barruan maskara kendu barik eukitea gomendatzen da; hitz egitean edo jaunartzean bakarrik kenduko litzateke.
  • Sarreran, eskuak gel hidroalkoholikoaz garbitzea gomendatzen da.
  • Eskuak garbitu egingo dira komuninoa banatu aurretik eta ostetik.
  • Lekuak aireztatu egingo dira.

Ospakizunetan:

Eukaristian

  • Ur bedeinkatua jasoten daben ponteak hutsik egongo dira.
  • Eukaristia-otoitzean, kaliza, patena eta kopoiak “paliaz” estaliko dira.
  • Bakea emotean, kontaktu fisikoa saihestuko dauan keinua egingo da.
  • Eukaristiako ministroek eskuak garbituko dabez komuninoa banatu aurretik eta ostetik.
  • Abestien kontua normalizatu egingo da.

Gainerako sakramentuetan:

  • Adiskidetzearen sakramentuan eta eleiztarrak entzuteko uneetan maskara jarrita eukitea gomendatzen da.
  • Bateoan, igurtzitzean eta gantzutzean, eskuak barbitu egingo dira orioa ezarri aurretik eta ostetik.
  • Ezkontzan, ezkontideek bakarrik erabiliko dabez eskuartean ezkontza-horniak eta eraztunak. Zuhurtziaz jokatu ezkontideen eta lekukoen sinaduran eta dagokiezan agiriak eskura emotean.
  • Hiletetan: hileten ospakizunetarako, domekako eukaristiarako erizpide berak erabili.

2.- Pastoral jardueretan

  • Batzar eta jardueretarako:
    • Guztientzako lokaletan eta bulegoetan, lagun bat baino gehiago egon eta lagunarteko tartea gorde ezin danean, maskara jarrita eukitea eta eskuak garbitzea gomendatzen da.
    • Lokaletan jentea batzartu daitenean, dalako batzar horreek ez daiela 90 minutu baino gehiago iraun eta, ahal dan guztietan, lekuak etenbarik eta ondo
    • Lokaletan, aforoa %100ekoa izango da era guztietako jardueretan (heziketa, batzarrak, e.a.).

3.- Kultur jardueretan eta bisita gidatuetan

Kultur jarduera, ekitaldi eta kultu-etxeetan (ermitak, santutegiak, tenpluak) eta kultur eraikinetan (museoa, artxiboa, liburutegiak) egin daitezan bisita gidatuetan, baimendutako aforoaren %100a errespetatuko da eta maskarak jarrita eukitea, eskuak garbitzea eta lekuak aireztatzea gomendatzen da.

Bilbao, 20 de abril de 2022