Indarrean diran jarraibideak eleizbarrutiko parrokietan eta erakundeetan eleizkizunak eta pastoral jarduerak garatzeari begira

Osasun-larrialdiaren amaiera amaitutzat joten dauan agindua[1] kaleratu bada be, oraindik pandemia ez da amaitu. Beraz, Bilboko Eleizbarrutian egin daitezan jarduera guztietan kontuan hartuko dira ondorengo biderapenok:
101.- Kultu-etxeetan, indarrean izango dira ondorengo arauok:
- Ospatu daitezan eleizkizun guztietan (mezak, hiletak, ezkontzak, bateoak, jaunartzeak, sendotzak), eleizan guztira sartu daiteken jente-kopuruaren %100a errespetatuko da.
- Eleizaren barrualdean maskara jarrita eroan behar da beti, hitz egiten danean edo jaunartzean izan ezik.
- Eskuak gel hidroalkoholikoaz desinfektatu eleizara sartzean.
- Eskuak garbitu eleiztarren artean komuninoa banatu aurretik eta ostetik.
- Lekuak aireztatu
Honeek dira ospakizunetan indarrean jarraitzen daben arauak:
Eukaristian
- Bataiarriak hutsik egongo dira.
- Eukaristia otoitza egiten dan bitartean, kaliza, patena eta kopoiak “paliaz” estalita eukiko dira..
- Bakearen agurraren ordez, zeinuren bat egin kontaktu fisikoa saihestuz.
- Abade ospatzaileak eta gainerako ministroek eskuak desinfektatuko dabez komuninoa banatu aurretik eta ostetik.
- Kantuez baliatzea normalizatu egiten da.
Sakramentuen ospakizuna dala-eta:
- a) Adiskidetzearen sakramentua eta eleiztarrei entzuteko uneak: eleiztarrak zein autorleak maskara eroango dabe.
- b) Bateoa: Bateo-ura botatean ez hartu gero erabilitako ura jausiko dan ontzitik. Orioaz igurzteko kotoia edo kotoi-zotza behin bakarrik erabili eta ospakizunaren amaieran erre. Kotoi ezo kotoi-zotza erabili ezin bada, zeinua egiten dauan pertsonak eskuak garbitu egin behar ditu.
- c) Sendotza: Orioaz igurztean, kotoi zati bat edo kotoi-zotz bat erabili sendotza hartuko dauan lagun bakotxarentzat, bateoaren kasuan azaldu dan lez.
- d) Ezkontza: Ezkontideek eurek bakarrik erabiliko dabez eskuartean eraztunak, ezkontza-horniak, e.a. Zuhurtziaz jokatu ezkontide eta lekukoek sinatzen dabenean eta dagokiezan agiriak emoten jakezanean.
- e) Gaixoen oriadura: Orioaz igurztean, kotoi zati bat edo kotoi-zotza erabiliko da edo zeinua egiten dauanak aurretik eskuak garbituko ditu.
- f) Hiletak: Domekako Eukaristiarako erizpideak jarraituko dira hileta-eleizkizunetan.
2.- Pastoral jarduerak
Ondorengo arauak kontuan hartuko dira batzarretarako eta jentea alkartzea dakarren jardueretarako:
- Maskara erabili eta eskuak garbitu batzar eta jarduera guztietan, eta guztien erabilerarako lekuetan eta bulegoetan, lagun bat baino gehiago egon ezkero.
- Lekuak garbitu, aireztatu eta desinfektatu: neurri honeek muturreraino eroango dira bulego eta batzar-aretoetan, eskuz eskuz erabilten diran gauzak bereziki desinfektatuz.
- Aretoetan, guztira sartu daiteken jente-kopuruaren %100a sartu daiteke jarduera guztietan (heziketa, batzarrak, e.a.).
- Batzarren iraupena: Jentea areto jakin batean batzen danean, batzarrek ez daiela 90 minutu baino gehiago iraun.
- Parrokietako batzarren arduradunak: batzarra deitzen daben pertsonek gela gorde behar dabe, osasun-neurrien betetea bermatu eta erabilera bakotxaren ostean gelaren aireztatzea ziurtatu.
- Parrokiakoak ez diran taldeen batzarrak parrokiaren lokaletan: kasu honetan, batzarra deitzen daben pertsonek bermatuko dabe osasun- eta segurtasun-neurri guztien betetea, aretoetan sartu daiteken jente-kopurua errespetatuz.
3.- Kultura jarduerak
Jarduera guztietan jente-kopuruaren %100a sartu daiteke
1.- Bisita turistikoak kultu-etxeetan
Kultu-etxeetan beren-beregi bete behar diran osasun-, garbitasun-, aireztatze-neurriez eta maskara erabilteaz gainera, bisita turistiko edo kulturalak egin daitekezan eleiza, ermita, santutegi eta eremu erlijiosoetan, arduradunek zehaztuko dabe, kasuz kasu, zein dan sartu leiken jente-kopuru egokia.
2.- Bisita gidatuak kultura eremuetan (Museoa, Artxiboa, Liburutegiak)
Maskara jarrita izatea eta gela bakotxean sartu daiteken jente-kopurua ez gainditzea bermatuko da.
3.- Kultura ekitaldi eta jarduerak
Egin daitekez baina, beti be, maskara jarrita izatea bermatuta.
Bilbao, 2022ko otsailaren 14a
1 COVID-19 pandemiak eragindako egoerari aurre egite aldera, abenduaren 2an, Lehendakariaren 44/2021 Aginduz hasitako osasun-larrialdia amaitutzat joten dauan Lehendakariaren otsailaren 11ko 5/2022 AGINDUA. https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2022/02/2200730e.pdf